25 de Marzo de 2019 Volver 

Amateur eta A Eskolar 2. Fasea

2ª Fase Escolar A y Amateur

Martxoak 24, igandea, amateur eta A eskolar 2. fasea ospatu zen Ibarrako kiroldegian, bertan gure klubeko hainbat gimnastek bakarka eta taldeka lehiatu zuten.

Orokorrean, denetariko txapelketa izan zen. Bakarkako gimnastek eta Kadete eta Alebin A taldeek primerako hobekuntza erakutsi zuten lehenengo faseari dagokionez. Gainerakoek, aldiz, ezohiko akats batzuk eduki zituzten, hala ere, gimnasta guztiek ariketak amaieraraino firmotasunez amaitzea lortu zuten. Badakigu horrelako akatsak gure kirolaren zati direla, horregatik harro gaude gure gimnastek lana erakusteko borrokatu izana.

 

Sailkapenak:

Taldeka:

Alebin A: 3. sailkatua.

Infantil A: 3. sailkatua.

Kadete B: 3. sailkatua.

Kadete A: 2. sailkatua.

Jubenil AP: 5. sailkatua.

Jubenil AM: 6. sailkatua.

Bakarka:

Lipei Martínez: 3. sailkatua Kadete A.

Maria López de la Riva: 13. sailkatua Kadete B.

Carla Fernández: 5. sailkatua Jubenil B.

Maitane Fernández 3. sailkatua Senior B.

 

Klubean oso pozik gaude gimnastek tapizean erakutsitako jarrerarekin. Gainera, orain arte egindako lanak bere frutuak ematen ari da, izan ere, gimnasta guztiek Gipuzkoako txapelketarako sailkapen zuzena lortu dute. Lanean jarraituko dugu, igandeko jardunaldia arretaz aztertuz eta ariketak garbituz.

 

Aipatu behar dugu ere, larunbat arratsaldean, gure oinarrizko federatuko gimnastek, Gipuzkoako Gimnastika Federakuntzak, Guadalajaran hurrengo astean ospatuko den Espainiako Oinarrizko Txapelketari begira antolatutako kontrolean parte hartu zutela. 

¡¡¡ZORIONAK GUZTIOI !!!


JOSEAN ROZADA ARGAZKI ESTEKA


Colaboración con colegios El CGR DONOSTI ayuda a centros escolares. ¡Descubre como!
Así entendemos el deporte El espíritu del CGR DONOSTI de la A a la Z
Categorías y niveles de rítmica Podrás conocer nuestras secciones y la categoría que por edad corresponde a cada niña.
Calendario de actividades Para estar al día de los acontecimientos del Club GR Donosti
Enlaces de interés Accede a las WEBS Y BLOGS AMIGOS. Lo mejor de la gimnasia rítmica.
Competiciones Órdenes de Paso, Clasificaciones, Normativa y otros documentos con un "clic"
Estamos en Facebook Biografía de Club Gimnasia Rítmica Donosti en Facebook
Estamos en Twitter Twitter oficial de Club Gimnasia Rítmica Donosti