16 de Diciembre de 2018 Volver 

Talde-sasoian bukatuta

Emozioz betetako asteburu bat bizi izan du CGR Donostik aste bukaera honetan Iruñako Nafarroa Arena kiroldegian, denboraldiko ekitaldia ospatzen baitzen, Espainiako Taldekako Txapelketa. Bertan, gure hiru talde absolutuak parte hartu dute.

Txapelketa ostiralean hasi genuen junior taldearekin, xingolarekin akats txiki bat eta gero, 10. postuan jarri ziren. Larunbatean bi postu igo zituzten eta 8. postuan gelditu ziren, iganderako finaletarako sailkatuz. Ezin izan zuten egindako lan guztia erakutsi baina oso pozik gaude egindako denboraldiarekin, Espainiako Kopetan lortutako bi bigarren postuak nabarmendu baitira denboraldi honetan.

Hurrengo taldea senior M taldea izan zen, ostiralean akats nabari gabe hasi ziren baina gauza txikiak eduki zituzten, 6. postuan jarriz. Larunbatean tapizean bere heldutasuna ikusi ahal izan zen eta haien lana gogotsu defendatu zuten, 8. postua lortuz eta finaletarako sailkatuz. Finaletan akats bat eduki zuten eta postu bat igo zuten, 7. geldituz.

Gure senior P taldea ostiralean parte hartzen zuen gure azkeneko taldea izan zen, ariketa zuzen bat egin zuten baina ez zitzaien behar den bezala baloratu eta 13. gelditu ziren. Larunbatean bikain ibiki ziren bigarren pasean eta bi postu igo zituzten, 11. geldituz, baina ez zuten finaletarako pasea lortu ezinbesteko txapelketa bat burutu eta gero.

CGR Donosti oso harro dago bere gimnasta eta entrenatzaileetaz, beste urte batez nazioarteko txapelketa batean lehenego postuetatik urbil ibili baitira.

Zorionak gimnasta, entrenatzaile eta familientzat!

Josean Rozadaren argazkien esteka 2018-2019

 


Colaboración con colegios El CGR DONOSTI ayuda a centros escolares. ¡Descubre como!
Así entendemos el deporte El espíritu del CGR DONOSTI de la A a la Z
Categorías y niveles de rítmica Podrás conocer nuestras secciones y la categoría que por edad corresponde a cada niña.
Calendario de actividades Para estar al día de los acontecimientos del Club GR Donosti
Enlaces de interés Accede a las WEBS Y BLOGS AMIGOS. Lo mejor de la gimnasia rítmica.
Competiciones Órdenes de Paso, Clasificaciones, Normativa y otros documentos con un "clic"
Estamos en Facebook Biografía de Club Gimnasia Rítmica Donosti en Facebook
Estamos en Twitter Twitter oficial de Club Gimnasia Rítmica Donosti