24 de Junio de 2018 Volver 

GR BARKARKO ESPAINIA TXAPELKETA

 

Aurreko aste bukaera honetan Guadalajaran Espainiako bakarkako txapelketa ospatu da, non Uxue Velis eta Nadine Salgado seniorrak, eta Naroa Perez lehenengo kategoriako gimnastek parte hartu duten.

 

Senior mailan aipa dezakegu Uxue Velis gimnastak uztailarekin egindako azken pasea, ariketa zoragarri bat egin ondoren 5. postua lortuz, eta sailkapen orokorrean 10. postua lortu baitzuen maila altuko 49 partaideen artean. 

 

Nadine Salgado gimnastak txapelketa orekatu bat egin ondoren, taularen erdian sailkatzea lortu zuen. 

 

Naroa Perez gimnastak lehenengo kategorian parte hartu zuen, kategoria gogorra, maila izugarri altua baitago; izan ere, nazioarteko gimnastek hartzen dute parte bertan. Hala ere, Naroak gogor defendatu ditu bere lan bikainak. 

 

Unai Arrieta, gure gizonezko gimnastak, azken momentuko lesio bat dela eta, ezin izan du parte hartu. 

 

 

Datorren ekainaren 30ean, Espainiako Koparen bigarren fasea ospatuko da Zaragozan. Bertan, gure talde senior eta juniorrak hartzen dute parte. Txapelketa honekin denboraldiari amaiera emango diogu. 

 

 

Sailkapena

 

Eustaquio Velisen argazkien ESTEKA


Colaboración con colegios El CGR DONOSTI ayuda a centros escolares. ¡Descubre como!
Así entendemos el deporte El espíritu del CGR DONOSTI de la A a la Z
Categorías y niveles de rítmica Podrás conocer nuestras secciones y la categoría que por edad corresponde a cada niña.
Calendario de actividades Para estar al día de los acontecimientos del Club GR Donosti
Enlaces de interés Accede a las WEBS Y BLOGS AMIGOS. Lo mejor de la gimnasia rítmica.
Competiciones Órdenes de Paso, Clasificaciones, Normativa y otros documentos con un "clic"
Estamos en Facebook Biografía de Club Gimnasia Rítmica Donosti en Facebook
Estamos en Twitter Twitter oficial de Club Gimnasia Rítmica Donosti