19 de Enero de 2018 Volver 

HIRITAR MEREZIMENDUAREN DOMINAK 2018

Iritsi da egun handia 2018ko urtarrilaren 19a.

Azken aste hauek, emozio eta urduritasunez betetako asteak izan dira. Elkarrizketa asko izan ditugu irrati ezberdinetan (Cadena Ser, Onda Cero, Onda Vasca eta Frantziako France Blue Radio), zuzenean elkarrizketak Teledonostin, Diario Vasco egunkarian albisteak, Teleberrin albisteak,...Urtarrilaren 17an, La Perla jatetxean afari batean parte hartu genuen. Bertan saritutako guztiek eta Udaletxeko hainbat agintari elkartu ginen. Ostiralak 19an eguerdiko 13:00etan, Sabadel Bankuan lunch batera gonbidatuak izan ginen. Arratsaldeko 19:00etan dominen bananera hasi zen Donostiako Udaletxean

Momentu zirraragaria izan zen Eneko Goiak Hiritar Merezimenduaren domina gure klubeko Carlos Fraile Lehendakariari eman zionean.

Emanaldian hainbat agintari parte hartu zuten, Gipuzkoako idazkari nagusia Marquel Olano, Euskal Herriko Gobernu Delegatua Javier Andrés, Eusko aholkolariak Arantxa Tapia, Bingen Zupiria eta Cristina Uriarte, Euskal Parlamentuko Lehendakaria Bakartxo Tejería eta Biltzar Orokorreko lehendakaria Eider Mendoza beste batzuen artean.

Gure klubeko lehendakariak,Carlos Frailek,domina jaso zuen momentuan klubeko sei gimnastak emanaldia animatu zuten figura batzuk eginez

“Gimnasia erritmikoa eta emakumeen kirola sustatzeko egin dugun lanaren bultzada bat izan da sari hau eta merezi duen onarpena” izan zen Carlosek esandako esaldietako bat.

Emanaldia bukatzean, Naiara Crujeiras eta Jaione Tejedor entrenatzaileak Unión Artesana elkartean afaldu zuten saritu guztiekin. Afaldu ondoren balderaren igoera zuzenean ikusi ahal izan zuten Konstituzio plazako liburutegiako balkoitik, nun ETBko kamarak galdera batzuek egin zizkien gure entrenatzaileei.

Bukatzeko, igandean, gure entrenatzaileak Naiara, jaione, Laura eta Alberto Salgado, Real Sociedad- Celta de Vigo partidua ikustera gonbidatuak izan ziren eta bertan Errealaren kamiseta bat oparitu ziguten G.E DONOSTI jartzen zuena.

Donosti GE klubatik eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiako Udaletxeari domina hau emateagatik, gure hautagaitza aurkeztu zuten pertsonei eta gure alde bozkatu duten guztieiEskerrak ematen dizkiegu Donosti GE kluba osatzen duten guztiei eta osatu duten guztiei , urteak zehar denon artean  egin dugun lanarekin lortu baitugu domina. Eskerrak ere urte guzti hauetan klubak izan dituen gimnasta guztiei euren lanari esker disfrutatzen bait dugu kirola honekin. Eskerrak gure entrenatzaileei euren lanari esker gure kluba handien artean bait dago. Eskerrak ere zuzendaritza batzordeari eta kluba aurrera jarraitzeko laguntzen diguten guztiei.

ZORIONAK DENOI!!!!

Hemen dituzue esteka interesgarri batzuek.

Josean Rozadaren argazkien esteka

Teledonostik zuzenean eman zuen emanaldiaren esteka

 

Irutxulo Hitzaren bideo eta berriaren esteka

Diario Vascoren berriaren esteka

Diario Vascoren bideoaren esteka

EITBren albistearen esteka

Naizen berriaren esteka

Noticias de Guipúzcoaren berriaren esteka


Colaboración con colegios El CGR DONOSTI ayuda a centros escolares. ¡Descubre como!
Así entendemos el deporte El espíritu del CGR DONOSTI de la A a la Z
Categorías y niveles de rítmica Podrás conocer nuestras secciones y la categoría que por edad corresponde a cada niña.
Calendario de actividades Para estar al día de los acontecimientos del Club GR Donosti
Enlaces de interés Accede a las WEBS Y BLOGS AMIGOS. Lo mejor de la gimnasia rítmica.
Competiciones Órdenes de Paso, Clasificaciones, Normativa y otros documentos con un "clic"
Estamos en Facebook Biografía de Club Gimnasia Rítmica Donosti en Facebook
Estamos en Twitter Twitter oficial de Club Gimnasia Rítmica Donosti